Hizkuntzak
Lokalizazio-esplorazio-zinema eta espazioa Maider Oleaga
Tailerraren abiapuntua zinemaren espazioak dira. Pelikula bakoitzak berezko espazio zinematografikoa sortzen du, errealitatetik edo/eta eraikia izan den eszenatikotik abiatuta.
Programa
Espazioen garrantzia landuko dugu sormen ariketa kolektiboa proposatuz Intxaurrondoko auzoan bertan garatzeko. Abiapuntu bat planteatuko da eta auzoa esploratzera aterako gara, gerora planoak filmatzeko eta bukaeran pieza txiki bat osatzeko.
Horrekin batera zinemagilearen kokalekua landuko dugu. Hau da, non kokatzen du kamara emandako espazioan? Eta honi helduta, non kokatzen da zinemagilea (ideologikoki, emozionalki...) kontakizuna garatzerakoan? Nolakoa da bere soinu-irudi narratiba eta eszenaratzea? Hau guztia gure sormen praktika kolektiboa egiterakoan kontuan izango diren hainbat kontzeptuak dira, beste batzuen artean.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Bideo Mapping esperimentala Edorta Subijana
urtarrilak 27 - otsailak 7
Larrotxene K.E.
Albisteak
- 2024-2025 ikasturtea: matrikula zabalik urtarrilaren 31 arte 2025.01.10
- Ikastaroak 2024-2025: matrikulazio epea luzatu da urriaren 6ra arte 2024.09.30
- 2024-2025: irailaren 2tik aurrera 562 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2024.07.08
- Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago 2024.02.29