Hizkuntzak
Dantzatuko zenuke gurekin? Ione Miren Aguirre, Malandain Ballet Biarritz
© Olivier Houeix
Izen-ematea
Izen ematea doakoa da, baina parte hartzeko La chambre d'amour ikuskizunerako sarrera erostea beharrezkoa da. Izen ematea maiatzaren 11ko 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Informazio gehiago: 943 483860 /
Malandain Ballet Biarritz eta Victoria Eugenia Antzokiaren eskutik, La chambre d'amour programaren inguruko tailerra, Thierry Malandain-en sorkuntza. Malandain Ballet Biarritzen formazio arduradunek eskainiko dute tailer koreografikoa, eta programaren zati baten ingurukoa izango da.
Dantzan esperientzia gabeko helduei zuzenduta, tailer hau dibertimendurako eta dantza munduaren kontzientziaziorako sortu da. Ikuspegi ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri esploratuko dira. Horien artean gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko harremana.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinemaren jatorria (II). Trikimailu ezinezkoa Harrobideo
urriak 24
Larrotxene K.E.
-
Musika
Ajustes de bajo y guitarra eléctrica con puente fijo Gorka Urra
urriak 26 - urriak 27
Egia K.E.
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
