Web mapa
Hizkuntzak
Autoezagutza eta osasuna

Iragandako ekitaldia

Lugaritz K.E.

130 €

Gaztelania

Cuerpo y movimiento expresivo Beteta

Gorputzaren bitartez, istorio eta emozioak adierazteko hizkuntza ezberdinak sustatzeko tailerra.
Ariketa ezberdinen bitartez talde lanaz gozatzeko gune dibertigarri bat izango dugu. Mugimendu espresibo ikasketak gorputza estimulatzeko era samur eta terapeutiko batean gure osasun fisiko zein emozionala hobetzeko baliagarria dira.

Mafalda Saloio (1976), Antzerki fisikoan Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskola (Paris) eta Gizarte Komunikazioan Lisboako Unibertsitate Teknikoan prestatua.
Antzezlea eta antzerki-zuzendaria da. Bere lanek, antzerki fisikoa, objektuen antzerkia eta antzerki-dantza dute oinarri. Gizartean esku-hartzeko eta giza garapenerako lanaren aldeko apustua egiten du. Konpainia ezberdinetan aktore edo zuzendari bezala aritzeaz gain prestakuntza pedagogikoaren arloan, 1999tik antzerki eta adierazpen dramatikoko irakasle gisa lan egiten du..

https://www.mafaldasaloio.com/eu/

  • Garapen pertsonala eta taldekoa bultzatzeko teknika ezberdinak landuko dira:
    • Sorkuntza dantza: musikatik abiatuz, beste espresabide batzuk landuko dira.
    • Konfidantza sendotu eta norbere gorputzaz jabetu.
    • Erlaxatzeko ariketak: gorputza erneratu eta tentsioak askatzeko teknikak.
    • Mugimendua eta emozioak: eguneroko egoeretako gorputzetik abiatuta emozioak landu.
    • Taldeka zein bakarka inprobisatu.

Oharra
Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen, eta ikastaroa egin bitartean behar izan daitezkeen bestelako materialak ikastaroko ikasleek emango dituzte. Ikastaro batzuetan, Donostia Kulturak hasierako oinarrizko materiala jarri ahal izango du.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi