Web mapa
Hizkuntzak
Arte plastikoak eta eskulanak

2023 urr. 18 - 2024 eka. 5

Asteazkena

16:15 - 18:15

Loiola K.E.

238.00

Gaztelania

Hariak, guraizeak... Photo by picjumbo.com Beteta

Ikastaro honen bidez, bakoitzaren arropak edo jada eginda dauden patroiak (aldizkari espezializatuenak, adibidez) erabiliz jantziak berritzeko beharrezkoak diren joskintzako ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek. Neurriak hartzea, puntada ezberdinak, joskintzari buruzko ezagutzak, eta konponketak egiteko moldaketak eta teknika berriak ikasiko.

Programa

1. Hiruhilekoa
• Josteko makina ezagutzen eta behar bezala maneiatzen ikastea
• Materialak eta horien erabilera zuzena ezagutzea
• Neurriak behar bezala hartzea
• Ehunak ezagutzea

2. Hiruhilekoa
• Merkatuko patroi aldizkariak erabiltzen ikastea, diseinu berriak sortzen laguntzeko eta gure arropa pertsonalizatzeko
• Patroi sinple bat hautatzea edo zati bat hautatzea gure jantziari gehitzeko: lepoak, mahukak, gonak, etab.
• Prototipoak egitea
• Diseinuak egiteko teknikak eta akaberak ikastea

3. Hiruhilekoa
• Ikasle bakoitzaren proiektuetan sakonduko dugu, eta prozesu horiek gainerako ikasleekin partekatuko ditugu.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Ikasle bakoitzak bere proiektua aurrera eramateko material espezifikoa eraman beharko du: telak, guraizeak, hariak, orratzak…

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi