Hizkuntzak
Cerámica A Prokulturako irakaslea
Oharra: Plazak zozketa bidez esleituko dira irailaren 28an. Hautatutako pertsonek SMS bat jasoko dute egun horretan bertan eta 24 orduko epea izango dute ordainketa egiteko. Epe horretan ordaindu ezean, zerrendako hurrengoari jakinaraziko zaio hurrenkeraren arabera.
Zeramika herri sedentarioen garapenarekin lotuta dago. Mota guztietako ontziak eta zeramikazko eskulturak aurki daitezke aztarnategi arkeologikoetan. Ikastaro honetan buztinaren garrantzia, konposizioa eta ezaugarri plastikoak zeintzuk diren ikusiko ditugu, baita hainbat erabilera eta egosteko modu ere.
Programa
• Zeramika-objektuen tipologia.
• Altako eta baxuko buztinak.
• Modelatzea, dekoratzea eta beiratzea.
• Egosteko moduak.
Oharrak
• Labearen edukiera eta behar den egoste-denbora kontuan hartuta, parte-hartzaile bakoitzeko obrak egostea mugatuko da, egiten diren obren tamaina eta kopuruaren arabera.
• Kultur Etxeak soilik lokatza eta pieza mugatuak egiteko behar den materiala jarriko du, hala nola esmalte zuria eta gardena, burilak, husteko gailuak, espatulak, labea, tornua...
• Kultur Etxea ez da arduratuko ikasleen material gehigarria erosteaz.
• Ikasturtea bukatutakoan, ikasleek gela hutsik utzi beharko dute, materiala eta piezak barne.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
