Web mapa
Hizkuntzak
Besterik

api 14 - mai 19 2027

Asteazkena

17:00 - 19:00

Intxaurrondo K.E.

50 €

Euskara

Baratze ekologikoa (aurreratua)

Baratzean ibiliak direnei edo hastapen ikastaroa egin duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Kalitatezko elikagaiak sortzeko, lur emankor bat sortzeko, toxiko, pozoin eta ongarri kimikoak ez erabiltzeko, gure baratzea agroekosistema ahalik eta autonomo eta erresiliente bihurtzea da bidea. Horretarako agroekologiaren estrategia garrantzitsuena bioaniztasunaren handitzea da. Gure baratzeak era egoki batean diseinatzen ikasiko dugu, elementu ezberdinen funtzioak, kokalekuak eta hauen elkar eraginak aztertuaz. Aldi berean, landare eta animali ezberdinen elkarlaguntzak, baratzeko errotazioak eta ongarriketa mota ezberdinez arituko gara.

Programa

- Agroekologiaren oinarriak
- Baratze baten diseinu aurreratua. Orientazioa, maldaren kudeaketa, ur putzuak, xomorroen bizilekuak, itzalak, hesi biziak eta bioaniztasuna handitzeko estrategia ezberdinak
- Landareen, animalien eta beste bizidunen arteko elkarlaguntza harremanak
- Lurraren emankortasuna handitzeko teknika ezberdinak: konposta, azaleko konposta, azpiak egitea (akoltxatuak) eta ongarri berdeak
- Fruitu arbol eta fruitu txikiak
- Gaixotasun eta izurriteekiko prebentzio trikimailuak eta hauen sendatze moduak
- Landare usaintsuak eta sendabelarrak

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala.
Baratzean ibiltzeko arropa aproposa.

Antolatzaileak

Ikastaro hau Cristina Enea Fundazioarekin lankidetzan antolatu du Donostia Kulturak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi