Hizkuntzak
Baile en línea-B Maykel Rodríguez

Ilaran dantza country musikarekin lotuta bazegoen ere, pixkanaka beste estiloetara hedatuz joan da, adibidez, funky, swing, musika latinoa, eta abarretara. Talde dantza honetan, elkarren artean lerrokatuta dantzatzen ikasiko dugu, koreografia ezberdinak interpretatzen ditugun bitartean.
Programa
1. Hiruhilekoa.
• Maila errazeko koreografiak ikastea.
• Dantza estilo ezberdinen oinarrizko pausoak ikastea.
• Ispilura begira eta ispiluari bizkarra emanez dantzatzen ikastea (berdina dantzatu 2 aurpegi ezberdinetara).
2. Hiruhilekoa
• Beste dantza estilo batzuetako oinarrizko pausoak ikastea.
• Aurreko koreografien errepasoa.
• Koreografia konplexuagoak ikastea.
• Gorputzeko atal ezberdinen koordinazioa.
• Sekuentzia berdina 4 alde edo aurpegi ezberdinetara dantzatzen ikastea.
3. Hiruhilekoa
• Aurreko koreografien errepasoa.
• Maila altuagoa duten koreografiak ikastea.
• Kurtso amaierako ikuskizuna prestatzea (ikasleek parte hartu nahi badute).
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa eta zapata egokiak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Antzerkia eta dantza
Festak elkarrekin dantzan ospatuaz Itziar Otamendi, Monika Bañales
maiatzak 24
San Telmo Museoa
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Muntaian pentsatuz: Dokumentalen edizioa Amaia Merino
ekainak 2 - ekainak 19
Larrotxene K.E.