Web mapa
Hizkuntzak
Humanitatea eta zientzia

ots. 26 - eka. 3 2024

Astelehena

19:00 - 21:00

Okendo K.E.

115.00

Gaztelania

Matrikulazio epea amaitu da
Arte contemporáneo

Arte garaikidea modu teorikoan ikasteko ikastaroa,beti ere oinarrizko kontzeptuen laguntzarekin. XIX-XX mendeetako mugimendu, artista eta obra nagusiak aztertuko dira. Arte-sorkuntzak Aro Garaikidean izan zituen fenomenoen ikuspegi globala garatuko da. Gainera, mende horietako pinturaren, arkitekturaren eta eskulturaren muga kronologikoak eta testuinguru historikoa definituko dira. Horrekin batera, solasaldiak eta iritziak elkar trukatuko dira

Programa

• Arte garaikidearen hastapenak. Kronologia
• Neoklasizismoa: estetika berri bat Frantzian. Ezaugarriak: arkitektura, eskultura, pintura. Beste herrialde batzuk. Pradoko museoa.
• Erromantizismoa: Alemania eta Ingalaterra. Artista nagusiak.
• Errealismoa Frantzian. Gizarte-gaietako pinturaren garrantzia.
• XIX. mendeko arkitektura, industria-iraultza, material berriak.
• Modernismoa edo Art Déco. Ordezkari nagusiak, herrialdeen eta arteen arabera.
• XX. mendeko arte garaikidea: askatasunaren kontzeptua
• XX. mendearen lehen erdiko abangoardia historikoak. Ezaugarri eta ordezkari nagusiak.
• XIX. eta XX. mendeko arkitektura. Ordezkariak eta eskolak
• XX. mendeko obra enblematikoen azterketa

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi