Hizkuntzak
Altzarien zaharberritzea eta birziklatzea Prokulturako irakaslea
2023 urr. 20 - 2024 eka. 7
Ostirala
17:00 - 19:00
255.00
Euskara

Oharra:
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Egia Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Zaharrak diren altzariak zaharberritzeko teknikak eta baita ere berriei ikutu pertsonala emateko aukera. Tailer honen bitartez, ikasleek objektu bat edo altzariak berreskuratu eta bere jatorrizko itxura berreskuratzea ikasiko dute. Bestalde, nahi izan ezkero, norberaren itxura pertsonala ematen ere, ikasiko da. Ikastaro honen helburu, mota eta ezaugarri guztietako altzariak birziklatzen ikastea da.
Programa:
• Piezaren diagnostikoa
• Argazki eta apunte bitartezko dokumentazioa
• Tratamendu posibleak aztertu eta erabaki
• Egurrezko piezen lixatzea.
• Dekapante bidezko garbiketa. Produktu edo pistola beroaren bitartez.
• Xilofagoen tratamendu mekanikoa. Produktu kimiko baten bitartez. Piezak infekzioa handia izanez gero beste tratamendu batzuk hartu beharko lirateke kontuan.
• Garbiketa sakona, zikinkeriaren arabera produktu desberdinen nahasketak. Aguarrás, alkohola, olioa edo baita garbiketa mekanikoa ere bisturiaren bitartez.
• Bakoitzaren gustuen arabera, pieza naturalean utzi edo margotu ahalko da.
• Azkenerako piezari beharrezkoa duen babesa emango zaio, berniz edo argizarien bitartez.
Nori zuzendua: Helduak
Ikasleak eraman beharreko materiala: Lanerako arropa, eskularruak, maskarak, betaurrekoak, norberaren lana egiteko tresnak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Antzerkia eta dantza
Baile en Línea (+55) A Prokulturako irakaslea
urriak 16 - maiatzak 20
Larratxo K.E.