Hizkuntzak
Acuarela Hodei Iparraguirre
Margoa eta marrazketaren artean zabaltzen den zubia dugu akuarela. Nahiz eta jendearen artean teknika zailaren fama izan, zuzentzeko eta hobetzeko truko asko daude. Pigmentuek, pintzelek eta paper mota ezberdinek ikasleari bere espresio biderik egokiena lantzeko aukera emango diote.
Programa
• Akuarelaren munduari sarrera. Base teknikoak.
• Kolorearen teoria akuarelara bideratuta. Zirkulu kromatikoa. Koloreen nahasketa, etab.
• Marrazketa basikoa, sintesia. Lanaren planteamendua.
• Egunerokotasuneko objektuak: argi-ilunak eta koloreak.
• Akuarela teknika berriak eta desberdinak. Papera nola hezetu.
• Pigmentuak, kantitateak eta lehorketak.
• Gaur egunera bideratutako akuarela. Lan librea orientatua.
• Tonalitate eta ñabardurak.
• Proiektu pertsonala.
• Bestelakoak
Ikasleak eraman beharreko materiala
Akuarela, akuarelako papera, paleta, kristalezko tarroa, akuarelarako 6 eta 16 zenbakiko pintzelak eta arkatza.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Hitzak eta irudiak jolasean Yolanda Arrieta, Aitziber Alonso
abenduak 14
San Telmo Museoa