Hizkuntzak
Fresk-Uda, literatura eta aisia Intxaurrondo, Altza eta Loiolan
Intxaurrondo, Tomasene eta Loiola kultur etxeetako liburutegiek haur eta familientzako jarduera bereziak prestatu dituzte udan. Tomasenen eta Loiolan, uztailean. Intxaurrondon, uztaila eta abuztuan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.

Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko asmoz abiatu zuen Fresk-Uda ekimena 2022an. Eta aurten Tomasene eta Loiola kultur etxeak batuko zaizkio.
Jarduerak Mestiza elkartearen eskutik eskainiko dira, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira. Literaturaren eta sormenaren bidez, haurrek liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, antzerkiaren eta jokoen bidez irakurketaren plazera bizitzeko aukera izango dute.
Eguraldiak laguntzen badu, kanpoaldean egiten dira jarduera guztiak. Eguraldiak ez badu laguntzen, barruko guneetan egiten dira.
Tomasene Kultur Etxeko liburutegia
- Astearte eta ostegunetan: uztailak 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24, 11:00–12:30
Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia
- Asteazkenetan: uztailak 2, 9, 16, 23 eta 30; abuztuak 6, 20 eta 27, 11:30–13:00
Loiola Kultur Etxeko liburutegia
- Astelehen eta ostiraletan: uztailak 4, 7, 11, 14, 18, 21 eta 28, 11:00–12:30