Hizkuntzak
Donostiako erraldoiak San Telmo Museoan abuztuaren 20tik 30era
Itzurun konpartsako erraldoiak eta Altzoko Handia elkartuko dituen “Ibilbide erraldoia” egiteko aukera izango da museoan egun horietan.
Aste Nagusian hiriko kaleak alaitzen aritu ondoren, Donostiako zortzi erraldoiak San Telmora etorriko zaizkigu atseden hartzera. Altzoko Handiaren bizileku den museoan denak elkartuko ditugu “ibilbide erraldoi” baten bitartez. Hala, Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu Joakin Elizegi Altzoko Handiarekin elkartuko dira. Erraldoiak egongo diren klaustrotik hasita Altzoko Handia bizi den lehen solairurainoko bidea egitea da proposamena, abuztuaren 20tik 30era, 10:00etatik 18:30etara (astelehenetan izan ezik).
Ibilbidea egiten dutenek, gainera, erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Informazioa Museoaren sarreran izango duzue.