Hizkuntzak
Erakusketa aretoa
Gune hau ez da alokatzen, erakusketetarako baino ez da erabiltzen.
Nahi baduzu, egin iezaguzu erakusketa-proposamen bat.

Erakusketa gune hau edozein modalitatetako kezka artistiko eta kulturalak garatzeko diseinatu da: pintura, argazkilaritza, eskultura, ikus-entzunezko proiekzioak…
Hori dela eta, herritarrei bertan erakusketak egiteko proposamenak luzarazteko aukera eskaintzen zaie.
Baldintzak
Alokairuari buruzko arauak:
- Egia Kultur Etxeak espazioak eta instalazioak alokatzen dizkie elkarte, erakunde publiko edo pribatuei eta partikularrei beren jarduerak garatzeko.
- Donostia Kulturako bazkideei % 10eko deskontua egingo zaie.
- Donostia Kulturak finantzatutako jaialdiek % 25eko deskontua izango dute, bai alokairu zerbitzuaren prezioan, bai produkzio zerbitzuan.
- Alokairuaren eskatzailea udala edo beste udal-erakunde bat denean, alokairuaren prezioak %25eko deskontua izango du.
Lagapenari buruzko arauak:
- Irabazi asmorik gabeko gizarte, kultura edo kirol erakunde edo elkarteentzat, baldin eta haien eragin eremua gutxienez kultur etxea dagoen auzoarena bada.
- Egin asmo den jarduerak gizarte, kultura edo kirol arlokoa izan beharko du, eta kultur etxearen interesekoa.
- Egin asmo den ekitaldiak doakoa eta irekiak izan beharko du.
Edozein kontsulta edo zalantzatarako