Web mapa
Hizkuntzak

- 14 txartela

14 urte baino gutxiago badituzu – 14 txartela eska dezakezu, eta harekin liburutegietako zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzu.

Edozein kultur etxetan edo Haur Liburutegi Nagusian eska dezakezu inprimaki hau beteta. Gogoan izan inprimakia guraso batek edo tutoreak sinatu behar duela. Txartela eskatzerako unean bertan emango dizute.

Deskargatu inprimakia [PDF]

Donostia Kultura -14 urte txartela.

San Telmo Museoko txartela

Artea gogoko baduzu, eta San Telmo Museoaren eskaintza esklusiboak lortu nahi badituzu, STM-DK txartela egokia izan daiteke zuretzat. STM txartelak Donostia Kultura txartelaren abantailak barne biltzen ditu.

Informazio gehiago

San Telmo Museoko bazkide txartela.