Hizkuntzak
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XVII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 13an amaituko da.
Proiektu irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako bi lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatuko dira (4 emanaldi bakoitzak). Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu emanaldi horien truke eta finalistak, 2.500 euro. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak lagatuko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.
Oinarriak, eskabidea eta gainerako informazioa: Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdia.
Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.
Poltsiko Antzerkian euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburua, eta horrez gain, kulturaren balio katearen osoa (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) jorratzea da bigarren helburua.
2011n jarri zen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamasei deialdietan 100dik gora proiektu aurkeztu dira.
