Web mapa
Hizkuntzak

Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio arrakastatsu berri bat antolatu du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatu dena. 

Aroa Berrozpe_Avenue
Argazkia: Iñaki Rubio

2.700 lagun izan dira bertaratu direnak ostegunetik igandera auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan eskainitako emanaldietara. Antzerkiaz, umoreaz, magiaz, mentalismoaz, bakarrizketez eta musikaz gozatzeko aukaera izan dute aurtengoan.

Programan bi estreinaldi izan dira, Antzerki Sorkuntzako lan irabazlea izan den Nomofobikak taldearen Kris eta Krash ile-apaindegia eta finalista, Txikiren Euskaldunen jatorria, historia ta irria.

Nabarmendu baita ere, Pepín Treren Verdades como puños, Veintiuno Diego Peñarekin, Amélie La Magaren Más magia, Tartean Teatroaren Ez dok Ero (desentxufatua) eta Lo mejor de Jon Zabal.

Jaialdiko azken ostiralean egin den festan Demode Quarteten EPA, publiko guztiarentzako umorez betetako ikuskizun musikala, eta Albina Stardust & Divina Comediaren Drag Show-a ikuskizunak izan dira.

Ikuskizun guztietarako sarrera doan izan da eta ohi bezala, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen presentzia parekatuak izatea lortu da. Guztira, 15 konpainiek 33 emanaldi eskainiko dituzte 25 espazioetan, horietatik 17 euskaraz izango dira eta 16 gazteleraz. 

Informazio gehiago: