Web mapa
Hizkuntzak

Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antzerkiaren Institutu Nazionaleko (ITI) Dantza Batzordeak Jean-Georges Noverre (1727-1810) ballet modernoaren sortzailearen urtebetetzea ospatzeko sortu zuen 1982an.  Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza ospatzea da, arte mota horren unibertsaltasunaz gozatzea, oztopo politiko, kultural eta etniko guztiak zeharkatzea eta, pertsonak amankomuneko hizkuntza baten bidez elkartzea. Mikhail Baryshnikov da aurtengo mezuaren egilea.

© Saeimas Sabiedrisko (Wikipedia)

Mikhail Baryshnikoven mezua 

Sarritan esaten da dantzak esan ezina adierazteko ahalmena duela. Poza, oinazea eta etsipena uzten ditu agerian; gure hauskortasun partekatuaren adierazpen haragituak. Zentzu horretan, dantzak enpatia piztu ahal du, ontasuna eragin eta kalte egin beharrean sendatzeko gogoa piztu.

Bereziki orain, ehunka mila pertsona erasaten dituen bitartean gerrak, asaldura politikoari aurre egiten dioten bitartean, eta bidegabekeriaren aurka protesta egiten duten bitartean, ezinbestekoa da hausnarketa zintzoa. Zama astuna da gorputzarentzat, dantzarentzat eta artearentzat.

Hala ere, arteak adierazi ezina gorpuzteko modurik onena izaten jarraitzen du, eta honela has gaitezke, galdetzen: Non dago nire egia? Nola ohoratzen ditut neure burua eta nire komunitatea? Noren aurrean erantzungo dut?