Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak erabaki du bertan behera uztea larunbat arratsalderako aurreikusita zeuden Gau Beltzaren kaleko jarduerak, Urda trenbideko istripuaren biktimekiko eta haien familiekiko errespetua eta elkartasuna adierazteko, dolu-egun ofizialekin batera.

Igandean, 12:15etan, Txu Txu trenaren ohiko bidaia beldurgarria egingo da eta kalejira ostiralean, azaroak 6, egingo da, Astearen amaiera ekitaldiaren aurretik.

Antzokietako proiekzio eta jarduera guztiak mantenduko dira.