Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

12 €

Hizkuntza: euskara

Hiru emakume uretan

Lolak kolektiboaren Zanbuila antzezlanaren helburua ikusten eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.

Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez. Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu du Lola kolektiboak. 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...