Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

Iragandako ekitaldia

Kontxako pasealekua

1997an lehen aldiz egin zenetik, ezinbesteko hitzordua bihurtu da Kontxako Barandillako barra klasikoko erakustaldia, baita Dantza Hilabetearen barne dauden jarduera ospetsuenetariko bat ere. Ikasle eta irakasleek kalera aterako  dute ohiko barra-ikastaldia.

Goizeko 11.00etatik 11:30era Txikien Barra egingo da Nautiko klubetik Cafe de la Concharaino eta 11: 50etik 12:20ra Ertainen Barra leku berean. Bukatzeko, Nagusien Barra egingo da 12:45etik 13:30era egingo da Nautiko klubetik Antiguoko tunela arte. Guztira, 31 irakasleen 1476 ikaslek parte hartuko dute Gipuzkoako (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarrribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa) eta Bizkaiko (Ondarroa eta Lekeitio) 26 Dantza eskoletakoak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...