Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia Aurresalmenta

2026 urriak 25 • 17:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

5 €

Hizkuntza: euskara
50 minutu

Xaboi ponparekin jolasten gizon bat

Teatros Mágicos taldearen lanak xaboi-saltzaile baten istorioa du ardatz. XVI. mendeko Frantziako baso txiki baten kanpoaldean hasten da istorioa. Basoko txabola txiki eta ilun batean xaboi-saltzaile gazte bat bizi zen. Gau ekaiztsu batean, xaboi-saltzailea bere txabola barruan zegoen eta inguruan zituen objektuekin aurkikuntzak egiten hasi zen, horrela eta bere sormena erabiliz egin zituen… xaboi-burbuilak!

Musika, argiak eta burbuilak eszenatokian nahasten dira une magiko eta ahaztezina sortzeko. Ikuskizun ikusgarria eta harrigarria da eta, ez haurrak, ez helduak, ez ditu hotz utziko.

Adina: Denontzat.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...