Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Liburu aurkezpena Berria

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

collagea eta pintura nahasten dituen artelana Xabin Egañaren lan bat

Fernando Golvanok Xabin Egaña margolari, eszenografo eta diseinatzaile grafikoari buruz ondutako monografia aurkeztuko du: Xabin Egaña. Munduko collage handiari forma ematea / Dar forma al gran collage del mundo (1958-2006).

Argitalpen honek Xabin Egañaren (Oñati, 1958 - Gasteiz, 2006) lanari buruzko ikerketa eta katalogazioa biltzen du, Fernando Golvanok, Gema Larrañagak eta Arantza Egañak artistaren arrebak egina. Gainera, ikerketa horretan Kepa Landaluze artista eta Xabinen lagun handiak parte hartu du.

Liburua Kritikareak editatu du sortzailearen senideen babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Oñatiko Udalaren laguntzarekin.

Fernando Golvano, doktorea Filosofian Estetika eta Arteen Teoriraren esparruan, arte kritikaria, ikerlaria eta komisarioa. Aurkezpenean ere parte hartuko dute: Gema Larrañaga, Kepa Landaluze, Txon Aramburu Detritus.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...