Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 azaroak 4 • 19:30

Antzoki Zaharra

7,50 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania
98 minutu

What Happened to Doris? pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Nick Simon zuzendariaren What Happened to Doris? (AEB) filmaren proiekzioa.

70eko hamarkadan nekez sinetsiko zizuten esaten bazenuen zure etxean min eman nahi zizuten “presentziak” zeudela. Kontua ez da infernuko jabetzak ez zeudela modan (Warrenak 1952tik zeuden aktibo), baizik eta besteen begietan zu ez zinela fidagarria. Zergatik? Lau gizon desberdinekin edukitako lau semeren ama zinen, eta garagardo bat hartzea gustatzen zitzaizun kazafantasmekin hitz egiten zenuen bitartean. Doris Bither zenuen izena, txikitan etxeko indarkeria jasan zenuen. Gaztetan substantziak kontsumitu zenituen. Ez, ez zinen fidagarria. Inork ez zuen sinetsi “bortxaketa espektralarena”. Baina zure kasuak berealdiko arrakasta izan zuen. Liburu bat idatzi zen, Sidney J. Furiek The Entity (1982) filmatu zuen eta orain bertsio berri hau Beldurrezko Astean proiektatzen da. Heather Grahamek antzezten zaitu, Carrieri eskainitako sailean agertzen dena. Guk bai sinesten dizugu, ahizpa.

  • AEB
  • Zuzendaritza: Nick Simon
  • Ekoizpena: German Michael Torres, Heather Graham, Stuart Davis, Roy Lee, Steven Schneider, Derek Dauchy, Geno Taylor, Missy Valdez / GMT Films, Spooky Pictures
  • Gidoia: Thomas Fenton
  • Argazkia: Lucia Zavarcikova
  • Musika: Nima Fakhrara
  • Muntaketa: Christine Armstrong
  • Aktoreak: Heather Graham, Mimi Rogers, Marcus Coloma, Morgan Peter Brown, Island Austin

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...