Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Hizkuntza: gaztelania
95 minutu

Vulcano laneko irudia ©Bárbara Sánchez Palomero

Centro Dramático Nacionalen Vulcano antzezlana iraganeko trauma bat atzean uzten ahalegintzen ari den familia baten historia da: bizi zen eraikinean izan zen eta ondorio tragikoak utzi zituen sutea gainditu nahi duen familia batena. Aldiz, kazetari bat eta kameralari bat gertakariak berritzeko asmoz agertzen direnean, espero gabeko alderdiak agertuko dira sutearen gaineko kontakizunean, egiaren kontzeptua bera eraldatuz eta benetan gertatu zenaren gaineko kontakizuna zalantzan jarriz.

Nola kontatzen da trauma bat? Zer gertatzen da barru-barruko aitormen bat antzezpen bilakatzen denean? Gure esperientziek balio handiagoa dute kontakizun baten parte direnean, norbait begira dugunean? Non dago bestearen minaren gaineko benetako interesaren eta morboaren arteko muga? Zer gertatzen da biktimen eta errudunen arteko muga argi ez dagoenean?

Interpreteak: Eneko Sagardoy, Pilar Bergés, Iván López-Ortega, Javi Coll, Macarena Sanz. Testua: Victoria Szpunberg. Zuzendaritza: Andrea Jiménez. Eszenografia: Judit Colomer Mascaró. Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo AAI. Jantziak: PIERPAOLOALVARO (Pier Paolo y Roger Portal) AAPEE. Soinu-gunea: Lucas Ariel Vallejos. Bideoa: Elvira Ruiz Zurita. Mugimendua: Natalia Fernandes. Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega. Eszenografia eta jantzigintza laguntzailea: Mauro Coll Piotrowski. Argiztapen laguntzailea: David Hortelano. Argazkiak eta trailerra: Bárbara Sánchez Palomero. Kartelaren diseinua: Emilio Lorente. Ekoizpena: Centro Dramático Nacional, Cassandra Projectes Artístics, Andrea Jiménez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...