Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: ele bitan
Azpitituluak: gaztelania

Cartel del documental Itsasoiko, itsasotik sasoikoa

Uliako Lore Baratzak proiektuaren 10. urteurrena dela eta egindako dokumentala. Bertan, proiektuaren ibilbidea eta gaur egun nola funtzionatzen duen kontatzen da. Antzina udal haztegiek okupatzen zuten orubea, Uliako Mintegien Parkea, behin baino gehiagotan mehatxatu dute azken urteetan eraikitzearekin, eta hori eragotzi egin dute auzokideek eta, oro har, herritarrek. 2015ean finkatu zen bolondresek abiatutako baratze komunitarioaren proiektu hau, eta baratzea barazkiak landatzeko leku bat baino askoz gehiago egitea lortu du: elkartzeko eta komunitatea sortzeko leku bat. Proiektu honi esker, parkeak bere izaerari eutsi ahal izan dio.

Proiekzioaren ondoren, proiektuaren eragile batzuekin solasaldia izango da.

Ponente: Carmen Martínez de la Hidalga, Leire Rodríguez.

 

Antolatzailea

Uliako Lore Baratzak

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...