Hizkuntzak
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea San Sebastian aurreko kontzertua
Musika
Oharra
Bertaratu ahal izateko gonbidapena aurretik hartu behar da. Horiek urtarrilaren 9an, goizeko 11:30ean, jarriko dira eskuragarri Antzoki Zaharreko (11n itxita) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (gehienez 2 pertsonako).
Donostiako Udalaren Txistulari taldeak eta Donostia zein inguruko hainbat txistularik San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko du hiriko bitxikeria eta gertakizun hainbat gogoraraziko dituen kontzertuan.
Txistulariekin batera ariko dira Donostiarrak abesbatza, Donostiarra metal boskotea, Haizea Muñoz, Leire Retegi , dantzariak edota Kresala Elkarteko haur danborrada, beste batzuen artean.