Hizkuntzak
Txanpon baten truke Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo
Oharra
Gonbidapenak antzezlanaren egunean bertan banatuko dira, 17:00etatik aurrera Loiola Kultur Etxean.
Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek horrela aurkezten dute Txanpon baten truke ikuskizuna: "Gure pailazoak etxera itzultzerakoan konturatuko dira alokairua oso altu jarri dietela eta kale gorrian geldituko direla. Ai ene! Eta orain non biziko dira? Nori eskatuko diote laguntza? Hainbat trikimailu sortuko dituzte eta hainbat tokitara joango dira haien etxea berriro eskuratzeko, baina lortuko dute? Etorri gurekin abentura barregarri honetaz gozatzera…musika eta abestiz hornituta".
2-6 urte.
Antolatzailea
Loiolako Hontza Kultur elkartea, Donostia Kultura.
