Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Ballet T

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

Agortuta

Jon Mayak eta Jesús Rubio Gamok sortutako obra koreografikoaren entsegu orokorra ikusteko aukera izango dugu otsailaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian, estreinatu aurretik.

Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri izango dira Victoria Eugenia Antzokiko webgunean eta leihatilan urtarrilaren 26tik aurrera edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Informazio gehiago: Kukai Dantza eta Jesús Rubio Gamoren "Txalaparta" sorkuntzaren estreinaldia Victoria Eugenian (albistea).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...