Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Iturritik Jaialdia

Oharra

Emanaldiaren ondoren Luz Arcasek laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan bertan. 

Trilla Le Parody eta Luz Arcas elkartzetik sortua da. Ikerketa bat da partekatzen dituzten munduen inguruan ꟷfolka eta elektronikaꟷ, historikoki menderatzen gaituzten egitura bertikalak zalantzan jartzeko beharra aditzera emateko.

Proposamen zeharo intuitiboa da, irudi, dantza eta paisaia soinudunen segida bat, aieneekin ꟷura folklore unibertsalaren giltzarri, malkoetatik izerdira, erotismotik zantzu gaiztora, jaiotzatik heriotzaraꟷ, gerrarekin ꟷglobala eta pribatua, gorputz bakoitzean arrastoa uzten duenaꟷ eta ikuspegi pagano batetik Andre Mariaren erreferentziekin lotuak.

Izenburuak obraren funtsezko piezetako bati egiten dio aipamen, lanaren kontzeptua garatzen duenari XXI. mendeko folk proposamen batera hurbiltzeko; omenaldi bat egungo gorputzari, non kapitalismoarentzat lana, kristautasunarentzat otoitza bezala den: paradisua, igoera, arrakasta ziurtatzeko modu bat. Produkzioa erlijiotzat hartua, mendekotasuna bizimodutzat; ordea, folklorean bezala, festak ordezten du autoerrukia, munduaren pisuari eusten dioten bitartean gorputzek lortutako bizitasunaren eta indarraren izenean “ospatzen” da miseria.

Musika: Le Parody
Dantza: Luz Arcas
Argiak: Jorqe Colomer
Ekoizpena: La Pharmaco
Birako teknikaria: José Espigares

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...