Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

uzt. 15 - uzt. 16 2026 • 20:00

Antzoki Zaharra

22 € / 16 €

Hizkuntza: euskara
80 minutu

Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz AlegriaTongola ikuskizun komikoa aurkezten dute: "Tongolara bakarrik, bikotearekin, kuadrilarekin, konpainia ez hain onarekin... joan daiteke. Baina dena delakoarekin joanda ere, tongolero bi hauen konpainiaz disfrutatu daiteke. Tonbola itxurako tongo hau aitzakia baino ez da bi aktore hauek beraien bizitzako porrotez, frustrazioez eta beste hainbat tragediez hitz egiteko. Tongola: bakarrizketak, umorea, tongoa. Ah!!! Eta sariren bat irabazteko aukera paregabea. Ederra pagotxa!!!

Bi artista polifazetiko hauek barrea, musika eta jolasak uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien konpainiaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude. Tongola ikuskizun bat baino askoz gehiago da: ustekabekoak, inprobisazioa eta publikoarekiko konplizitatea uztartzen dituen joko eszeniko bat da. Elkarreragina giltzarri da euskarazko umorea ikuspegi garaikide eta hurbil batetik ospatzen duen proposamen honetan. Ozen barre egiteko eta jaia irribarrez bizitzeko gonbidapen bat da."

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...