Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Poesialdia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara

Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio

Oharra

Gonbidapenak martxoaren 15eko 11:30etik aurrera eskuragai webgune honetan eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Poesialdia programaren barnean, musikaz lagundutako poesia errezitala. Goizalde Landabasok jarriko ditu hitzak eta Xabier Zeberiok musika. 

Zenbat emakume zegoen zure historia liburuetan? Zure zientzia liburuetan? Zure literatura liburuetan? Zenbat emakume izan dituzu eredu? Gandu artean, baina, tolesduretara kondenaturik, hor daude emakumeak. Errezela baztertu eta bertan azalduko dira Marga Andurain, Julie Karrikaburu, Gabrielle Münter, Hilma Af Klint edota Fredrika Bremer. Saio honetan 11 emakumeren biografia poetikoak eskainiko dira.

Informazio gehiago: Martxoaren 18tik 22ra Poesialdia Donostian (albistea).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...