Hizkuntzak
Convivir con el TOC: claves para mejorar la salud mental Zuhaitz Gurrutxaga, Nekane Azuabarrena
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohi eta umoristak nahasmendu obsesibo-konpultsiboarekin bizitako esperientziak partekatuko ditu. Lehen Mailako jokalari bezala eman zituen urteetatik hasi eta gaurdaino bakarrizketagile eta aktore gisa egin duen bidea jorratuz, bere estilo hurbil eta dibertigarriarekin, buru nahasmenduak bere bizitza pertsonalean eta profesionalean izan duen eragina azalduko du. Topaketan Gurrutxagak hainbat gako emango ditu nahasmenduarekin bizitzen ikasteko. Horrez gain, azalduko du nola bihurtu duen sufrimendua besteekin konektatzeko tresna.
Zuhaitz zentro espezializatu batean egon berri da hainbat dinamika terapeutikotan parte hartzen, eta egonaldi horri buruz ere mintzatuko da. Agifeseko psikologo Nekane Azuabarrena ondoan izango du, eta nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruzko ikuspegi teknikoa eta profesionala emango du. Ohiko hitzaldia baino gehiago, hizlariaren eta bertaratutako pertsonen artean esperientziak, bizipenak eta ikaskuntzak trukatzeko gunea izango da.
