Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Iragandako ekitaldia

Altxerri

Thalatha Jazzaldia

Oharra

Sarrera librea edukiera osatu arte. Ateak 19:30ean irekiko dira.

Thalatha

Marta Payeras (pianoa), Javier Gómez (kontrabaxua), Pablo Ortiz (bateria)

Jatorri eta adin desberdineko diziplinarteko hiru interpretatzaileren ikuspegiaren bitartez, Thalatha proiektuak jazzaren formaturik ohikoenetako baten (hots, pianoak, bateriak eta kontrabaxuak osatutakoaren) sonoritatea ikertzen du.

Taldea, alde batetik, estandarren berrinterpretaziotik sortu da, jazzaren historiako hirukote handi batzuen eraginpean: Bill Evans, Keith Jarrett, Brad Mehldau, Kenny Barron, Christian McBride... Eta, bestetik, taldekideen jatorrizko lurraldeetako musika tradizionalaren eta mundu klasikoko zein jazzeko konpositore handien eragina duten konposizio originaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...