Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

29 € / 24 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania
95 minutu

Testigo de cargo ikuskizunaren irudia

Londres, 1947. Iluntzean hiria lainoak hartuta dela, krimen izugarri bat gertatzen da. Alargun bakarti bat hil dute labankadaka bere luxuzko etxean. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun bitxia zuen xarma handiko bizinahia.

Guztien harridurarako, Wilfrid Robarts jaunak, ospe handiko abokatu zaildu eta zorrotzak, akusatua defendatzea onartuko du. Aurrez aurre duen kasua irabazteak, hori bai, ezinezkoa dirudi.

Susmagarriaren zurigarri bakarra, gainera, bertan behera geratuko da emazteak berak ere Leonard Voleren aurka lekukotasuna ematean. Romaine Vole emazteak kontatuko duenez, hilketaren gauean, senarra goizaldeko ordu txikietan itzuli zen etxera, eskuak eta arropa odolez zikinduta zituela.

Akusazioaren lekuko horren ustekabeko testigantzaren ostean, epaiaren zain dagoela dirudi, guztia erabakita dagoela. Aldiz, Wilfrid Robarts jaunak ez du oraindik ere azken hitza esan.

Informazio gehiago: Testigo de cargo.

Testua: Agatha Christie. Bertsioa: Roberto Santiago. Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués. Aktoreak: Fernando Guillén Cuervo, Isabelle Stoffel, Bruno Ciordia, José Luis Esteban, María Zabala, Markos Marín, José Cameán, Nerea Mazo. Argi diseinua: Ciru Cerdeiriña. Jatorrizko musika eta audioeszena: Orestes Gas. Jantzi diseinua eta karakterizazioa: Elda Noriega (AAPEE). Ikus-entzunezko diseinua: David González | 2VISUAL. Ilustrazioak: Irune Aguirreazaldegui. Zuzendari laguntzailea: Virginia Rodríguez. Diseinu grafikoa eta argazkiak: Javier Naval. Ekoizpen exekutiboa: Beatrice Binotti.Ekoizpen zuzendaria: Nadia Corral. Banaketa: ConTablas. Ekoizpena: Octubre, Tanttaka Teatroa, Bitò.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...