Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Aurresalmenta

2026 azaroak 15 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Hizkuntza: gaztelania
70 minutu

M. Pau Pigem eszenatokian ® Marta Caravaca

Oharra

20% deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.

Virginie Despentesek feminismoari eta genero-teoriari buruz idatzitako testu apurtzailearen antzerki-egokitzapena da King Kong Teoria.

King Kong Teoria feminismoaren eta genero-teoriaren erreferentziazko liburu handienetako bat da. Saiakera horretan, Virginie Despentesek bere esperientzia partekatzen du, eta itzulingururik gabe hitz egiten du bortxaketari, prostituzioari, desioaren errepresioari, moralari, pornografiari eta amatasunari buruz, egungo gizartearen oinarri patriarkalak eraisten laguntzeko. Despentesen lanak ahalmen eraldatzailea du. Aldatzera eta bilakatzera, ibiltzera, ekitera gonbidatzen gaitu testuak. Testu eszeniko bihurtuta, botere hori mantendu eta zabaldu egiten da. Esplotazioaz, indarkeriaz, askatasunaz eta kapitalismoaz arituko dira.

Egilea: Virginie Despentes. Itzulpena: Marina Espasa. Egokitzapena: M. Àngels Cabré. Zuzendaritza: Isis Martín. Interpretazioa: M. Pau Pigem. Dramaturgista: Aleix Fauró. Gune eszenikoa: Paula Font, Paula González. Argi diseinua: Manoly Rubio García. Jantziak: Berta Riera. Soinu-gunea: Uriel Ireland. Bideo diseinua: Mariana Echeverri. Zuzendari laguntzailea praktiketan: Laura Giberga, Ariadna Rossell. Intimitate koordinazioa: Lola Clavo. Arte zuzendaria praktiketan: Berta Miró. Ekoizpen exekutiboa: Anna Maruny, Júlia Simó. Ekoizpen koordinatzailea: Júlia Ribera. Komunikazioa: La Virgueria. Kudeaketa ekonomikoa: Maria Sangüesa. Argazkiak eta bideoa: Marta Caravaca (Gusto Audiovisual). Ekoizpena: La Virgueria, Cassandra Projectes Artístics. Generalitat de Catalunya (ICEC, Beques Crea Barcelona 2023)ren babesarekin.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...