Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta

2024 ekainak 6 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Publikoa museoko ekitaldi aretoan hitzaldia entzuten

Zein erresistentzia aurkitzen dituzte emakume zientzialari eta teknologoek? Nola tratatzen eta adierazten dira emakumeak zientzian eta teknologian? Nola eragitek dute emakumeek zientzian eta teknologian? Eta zientziak eta teknologiak, nola eragiten dute emakumeengan?

Uhin ultramoreak podcasta 2022ko azaroan abiatu zen Elhuyarren eskutik (EITBPodkast plataforman eskuragarri), bi astean behin eta umorea lagun, zientziaren gaurkotasunari ikuspegi feministatik begiratzeko helburuarekin: emakumeekin zerikusi zuzena duten zientzia eta teknologia gaiak lantze dituzte, baina baita esparruko edozein gairi "uhin ultramore" bidez begiratu ere. 

Ana Galarraga Aiestaran eta Alaitz Ochoa de Eribe, podcastaren gidariak izango ditugu solaskide, emakumeek zientziaren eta teknologiaren esparruan duten paperaz aritzeko.

Moderatzailea: Miren Berasategi

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Antolatzailea

ARES (Deusto)

Laguntzailea

STM

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...