Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

eka. 1 - eka. 2 2024 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

38 € / 28 € / 20 €

La tabernera del puerto

Alegiazko kostaldeko Cantabreda hirian, portuan bertan, Marolaren Taberna dago. Inork ere ez daki nondik etorria den Marola. Dakiten gauza bakarra da negozioa bere senartzat duten Juan de Eguía gaizkileak ordaindu zuela.

Leandro, bertako arrantzalea, Marolaz maitemintzen da. Aldi berean, bere xarmak liluratuta utzi du Abel soinujolea, baina Marola ez da haren gura. Herriko emakumeak nazkatuta daude eta Marolari aurpegiratzen diote hiriko gizonak erotuta dituela, Juan de Eguíaren begirada amorratuaren aurrean.

Helena Gallardo, David Baños, Antonio Torres, Carlos London, Klara Mendizabal, Haizea Muñoz, Ekaitz González de Urretxu eta Iker Casares izango dira Pablo Sorozabalen konpositore donostiarraren zarzuela garrantzitsuenetakoa den   La tabernera del puerto zarzuelaren interpreteak. Sasibill orkestrak eta abesbatzak lagunduta, eta Arkaitz Mendozaren zuzendaritza musikalaren eta Josean Garcíaren zuzendaritza artistikoaren pean eskainiko dute, Sasibill Lirika Elkartearen 25. urteurrenean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...