Hizkuntzak
Superheroiak Erre Produkzioak
Agortuta
Oharra
Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Erre Produkzioak-ek Superheroiak haur antzezlana taularatuko du Gabonak Zuretzat programaren baitan.
Super-heroiak kale-kantoiko kafeak bezain arruntak ziren hiri batean, bazegoen super-heroien akademia bat, Adore Akademia izenekoa. Bertan, trebetasun apartak zituzten gazteak justiziaren defendatzaile izateko entrenatzen ziren.
Arazo txiki bati egin beharko diote aurre: akademiako irakaslerik hoberena eta hiriko superbilau maltzurra desagertu egin ziren.
Adina: + 4 urte.
