Hizkuntzak
Sonakay Suerte
Musika
Dkluba
Yoni Camacho (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), José Luis Jiménez Beltza (baxua), David Bernárdez (bateria)
Sonakay taldeak estudioko hirugarren lana kaleratu zuen 2022ko udaberrian, soinu berritu eta freskoarekin. Suerte izena du diskoak (NO-CD Records), Oiartzungo Mecca Recording Studios-en grabatua, eta Jaime Stinus izan zen ekoizlea.
Taldeak euskal kultura eta flamenkoaren arteko fusioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta euskarazko eta gaztelaniazko abestiak tartekatzen ditu. Gainera, azken lan honetatik aurrera, jauzi kualitatibo garrantzitsua egin dute, moldaketa latinoak alde batera utzita, souletik, popetik eta rocketik hurbilago dagoen musika-ildo bati ekiteko.