Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Foro-zikloa

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Sexu jazarpenetik erreparaziora jardunaldietako hainbat partaide

Foro-zikloa hausnarketa- eta elkarrizketa-jardunaldian hainbat gai jorratuko dira sexu jazarpenaren inguruan, hala nola bere definizio juridikoa, sexu-jazarpena giza eskubideen urraketa gisa, balizko legezko hutsuneak eta araudiaren bilakaera hainbat herrialde desberdinetan; Guatemalan, Kolonbian, Mexikon eta Euskal Herrian.

Parte hartuko dutenen artean daude, besteak beste, Paula Barrios (Guatemala)Marcia Zavala (Guatemala)Adriana Benjumea (Kolonbia), Cynthia Morado (Mexiko) eta Tania Naanous (Mexiko).

Programa:

18:00-18:10 Harrera eta aurkezpena. Irekiera instituzionala eta testuingururatzea.

18:15-19:00 Sexu jazarpenaren esparru politikoa eta juridikoa.

19:00-19:25 Eragin psikosoziala eta narratibak.

19:25-20:00 Justizia leheneratzailea eta prebentzioa.

Ondoren, elkarrizketa irekia izango da publikoarekin, Mundu Bakean-ek moderatua.

Informazio gehiago: Mundu Bakean (posta elektronikoa)

Antolatzailea

Mundu Bakean

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...