Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika J.S. Bach Zikloa

2024 ekainak 19 • 19:30

Victoria Eugenia Club aretoa

60 minutu

Juan Sebastian Hirukoteko Belén Vaqueroren irudia Belén Vaquero sopranoa Agortuta

Belén Vaquero (sopranoa), Luken Munguira (tenorra), Sergio Bermúdez (lautea)

Egitaraua:

Sarrera: Biolinerako sonataren luzera, 3. zk, BWV 1005
14. Ich steh an deiner Krippen hier
17. Die Bittre Leidenszeit Beginnet Abermal
18. Lasset Uns Mit Jesu Ziehen

Lauterako transkribatutako txelorako suita, BWV 1007
Prelude - Allemande – Courante
41. Nicht so traurig, nicht so sehr
42. O liebe seele, zieh die sinnen
44. Vergiss mein nicht, mein allerliebster gott

Lauterako transkribatutako txelorako suita, BWV 1007
Sarabande - Menuet I - Menuet II – Gigue
59. Komm, süsser tod
61. Liebster gott, wann werd ich sterben?
67. Kommt, seelen, dieser tag

Belén Vaquero soprano ourensetarrak oboe eta piano espezialitateetan hasi zituen musika ikasketak. Polifoniarekin zuen harreman estuak eta errepertorio barrokoarekiko zaletasunak Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan Kantu Historikoaren Goi Maila egitera eraman zuten. Han graduatu zen 2019an, eta ohorezko matrikula lortu zuen Francesc Garrigosaren tutoretzapeko Gradu Amaierako Errezitalean. Ondoren, Errioxako Unibertsitateko Musikologia masterra egin zuen. Gaur egun Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan dabil, Sara Matarranz eta Jesús de los Ríosekin.

Sergio Bermudez laute-jotzaileak Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian, Frankfurteko Hochschule für Musik und Darstellende Kunst-en eta Basileako Schola Cantorum-en ikasi zuen. Azken hau, antzinako musikaren zentro ospetsuenetako bat; bertan, Peter Croton, Hopkinson Smith eta Julian Behr laudisten eskolak jaso zituen eta inprobisazio historikoan espezializatu zen, Markus Schwenkreis organistarekin. 

Luken Munguira Easo Abesbatzako koralista da 2013tik. Easo Abesbatzako Musika Eskolan eta Pasaia Musikal-Pasaiako Musika Eskolan hasi zituen ikasketak, eta Miren Urbieta-Vega sopranoaren kantu-eskolak ere jaso zituen. Aldi berean, errepertorioa landu du Ana Belén García, Óscar Candendo eta Gerardo Rifón errepertoristekin. Gaur egun Madrilgo Goi-Mailako Kantu Eskolan dabil, Judith Pezoa sopranoarekin eta Elias Romero Salamanqués, Alexis Delgado, Jesús López Blanco eta Laurance Verna errepertoristekin, besteak beste. Gainera, Katia Ricciarelli soprano italiarraren maisu-eskolak jaso ditu.

 

Laguntzailea

Donostia Musika

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...