Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak

2025 martxoak 29 • 18:00

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

5 €

Hizkuntza: euskara

Scrooge eta mamuak, Khea Ziater

Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Gabon Ipuina eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziaterren sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, non kode zinematografikoak eta eszena aurkitzen diren; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi duen Roberta enplegatuari egun librea ukatu ondoren; Scroogeri bere bazkidearen mamua agertzen zaio, Marley hila eta zekena. Honek bere burua salbatzeko azken aukera bat eskaintzen dio, Scrooge hiru mamu bisitatzera deituz.

Antzezleak: Na Gomes, Sandra Fdez. Aguirre Jatorrizko testua: Charles Dickens Egokitzapena: Alex Gerediaga Euskarazko testua: Kepa Errasti Eszenografia eta jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia Eszenografiaren eraikuntza: Atx Sorkuntza Panpinen diseinua: Iker García, Marta Álvarez (La Enana Naranja) Papinen eraikuntza: Iker García, Marta Álvarez, Javi Tirado Argiak: Oier Ituarte Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka

Adina: + 5 urte

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...