Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

Iragandako ekitaldia

Larratxo Plaza (Altza)

Hizkuntza: euskara

Sardina freskue antzezlana

Parranda, jolasa eta dantza batzen dituen ikuskizun parte-hartzailea da Eidabe konpainiaren Sardina freskue. Ikuskizunaren gidariak sardintzaleak dira, baina protagonistak herri bakoitzeko haur eta gazteak izango dira.

Euskal kantak eta munduko doinu anitz lagun, haur eta gazteak protagonista dituen sardina koloretsu baten bila abiatuko dira. Mugimendua, musika eta irudimena bidelagun, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia alaia izango da, eskolan zein enparantzan, kaleak eta plazak argiztatu eta alaituz. Sardina bakoitzak irribarre eta koloreak ekartzen ditu, eta denok elkarrekin parte hartzen dugun une bakoitza jaia bihurtzen da.

Antolatzailea

Larratxoko Jai Batzordea, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...