Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

2025 martxoak 15 • 21:00

Intxaurrondo K.E.

22 € (aldez aurretik: 18 €)

150 minutu

Santero y los Muchachos Dkluba

Santero y Los Muchachos: Miguel Ángel Escrivá (baxua, ahotsa), Josemán Escrivá (gitarra, koruak), Soni Artal (gitarra, koruak), Javier Escrivá (pianoa, perkusioa), Pau García Serra (bateria)

Bobbi Relac: Bobbi Relac (ahotsa, gitarra), Jorge Murci (baxua, koruak), Sergio Ordóñez Patxuko (perkusioa, koruak), Javier Vallejo (bateria, koruak)

Santero y Los Muchachos taldeak Una noche en les arts zuzeneko disko berria aurkeztuko du Donostian. Talde valentziarrak nortasun paregabea sortzea lortu du estatuko rockaren panoramaren barruan, "rock pausatua" kontzeptuari esker. Kontzeptu horrek bere musikaren funtsa islatzen du: zalapartatik eta abiaduratik urruntzen den rocka da, generoaren klasikoak gogorarazten dizkiguten ahots-harmoniekin uztartutako letra eta melodietan fokua jartzen duena.

Bere musika fintasunez artikulatzen du Bobbi Relac taldeak. Urradura gainditzen duen sanazio-kantak dira bereak, ironiaz eta umorez inguratutakoak. Folk akordeak, blues notak, pop irribarreak, rock heterodoxoko haizeak, jantzi psikodelikoz eta laztan exotikoz jantzitakoak edo bidaia instrumental esperimentalez bueltan datozenak, guztiek dute kabida. Definizio eta etiketez ihesi, dena gerta daiteke etengabe aldatzen ari den unibertso honetan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...