Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

20 €

Hizkuntza: euskara

Ruper Ordorika © Alex Rademakers

Ruper Ordorika (ahotsa, gitarra), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando “Lutxo” Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria).

Ruper Ordorikak bere ibilbide oparoko kantuak aurkeztuko ditu oraingo honetan Victoria Eugenia Antzokian. Ez da erraza Ordorika laburrean definitzea; bere konposizioek halako edertasun bitxia lortzen dute hitzen eta doinuen bilaketa sakonari esker.

Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun handiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean.

Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...