Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

15 €

Ray Anderson

Ray Anderson, aldiz jotzaile denik eta lirikoena, aldiz texturalista sendoa, soinu natural goxoko bakarlaria eta berritzaile guztiz librea. Bere teknika handiari esker, tronboiaren aukera fonikoak zabaldu ditu, modu distiratsuan erabiltzen du sordina, giza ahotsaren antzeko tonuak ateratzen dizkio, eta rol nabarmena izan zuen 80ko urteetan bere tresnaren alderako interesa eraberritzen.

Bost urtez jarraian izendatu zuen Down Beateko kritikarien taldeak tronboilaririk onena, eta Jazzeko CDen Penguin Gidak “bere belaunaldiko tronboijolerik interesgarriena” dela esan du. Andersonek egundoko maila erakutsi du; talde tradizional eta esperimentalak, big band, blues eta funk proiektuak… sorta izugarri askotarikoa zuzendu du, baita tronboien laukote bat ere. Denek aitortzen diote konpositore benetan originala izatea, eta berak konposatutako 120 piezatik gora grabatu ditu esandako talde horiekin. Taldekide gisa ere trebetasun handia erakutsi du, era askotako albumetan.

Andersonek dohain handiak ditu irakasle gisa ere, eta mundu osotik deitzen diote lantegi eta master-classak eman ditzan. Stony Brook Unibertsitateko Jazz Ikasketen zuzendaria da 2003tik. Azken grabazioen artean ditu, Marching On, tronboi-soloz osatutako CDa, eta Come In, Pocket Brass Band-aren CD berria.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...