Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literaktum

2026 azaroak 18 • 19:00

Tabakalera

Hizkuntza: gaztelania

Ernesto Is-ek idatzitako Rio Rojoren kartela Literaktum

Oharra

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Ekitaldia Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluban izango da.

Río rojo lanak Gaztelaniazko Antzerki Saria jaso du 58.Kutxa Fundazioa Literatura Sarietan.

Río rojo, Ernesto Is-en antzerkiak Zintzoa, Gaiztoa eta Itsusia filmaren grabazioaren historia du abiapuntu. Bertan, western generoaren eraikuntza mitikoa, zahartzaroa eta frankismoaren errepresioaren memoria isilarazia uztartzen ditu.

Inko Martinek obraren zuzeneko soinu-performancea eskainiko du. Soinuaren bidez publikoa Río rojo lanaren atmosferara eta esentziara eramango duen pieza izango da. Esperientzia murgiltzaile honek, gainera, taularatze minimalista eta zaindua izango du.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...