Hizkuntzak
¡Por fin solo! Carles Sans
Tricicle atseden mugagabea hartzera doan honetan, Carles Sans-ek, 40 urteko isilaldiaren ondoren, denbora horretan guztian bizi izandako pasadizo profesional eta pertsonal xelebre eta dibertigarriez hitz egitea erabaki du ¡Por fin solo! honetan. Aitortza harrigarriak, hala nola lankideei konpainia sortzeko konbentzitu aurretik, haien neska lagunak interesatu zitzaizkiola, edota nola pasatu ahal izan zuen bere azken kolonoskopia medikuak Triciclez hitz egiten zion artean.
Kontatzen digu, halaber, nola gurasoek lehen aldiz ikusi zuten bera Joan eta Pacorekin antzezten Bartzelonako kafe-antzoki batean, edo nola miazkatu zieten belarria Japonian jardun izan zutenean, bai eta zer-nolako erridikulu handia egin zuen jumbo batean, hegan egiteko beldurragatik…
Ikuskizun hau 60.000 ikus-entzulek baino gehiagok ikusi dute, eta lau algara baino gehiago bermatzen ditu minutuko.