Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura 2026ko Poesia Orduak

2026 irailak 8 • 19:00

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: euskara

Fertxu Izquierdo eta BlekingeKale Banden

Oharra

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Gari Errearen Urrina poesia liburuan oinarritutako emanaldian, BlekingeKale Banden taldearekin batera errezitaldi punk estiloko proposamena aurkeztuko du Fertxu Izquierdok.

Saioan, poemak punk rock doinuekin uztartzen dira, eta liburuko hainbat testu kanta bihurtu dira. Horrez gain, lanaren gai nagusiekin lotura duten beste zenbait pieza musikal ere interpretatzen dira. Guztira, zazpi poema errezitatzen dira eta beste zazpi kanta inguru eskaintzen dira. Proposamenak garai garaikideen gordintasuna ikuspegi poetikotik aztertzeko aukera ematen du, esperientzia artistiko dinamiko eta berezia eskainiz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...