Hizkuntzak
Pirotecnia Tamarit Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa
Pirotecnia Tamarit Valentziako Erkidegotik datorkigu; gaur egungo panoraman indarra hartzen ari den enpresa nabarmenetako bat da. Piroteknia valentziarraren funtsari leial, bere lanak teknika tradizionalekiko errespetua eta proposamen berritzaile eta dinamikoagoetaranzko bilakaera zaindua uztartzen ditu.
Mascletà-etan eta intentsitate handiko ikuskizunetan espezialistak dira, eta erritmo progresiboa, soinu-karga indartsua eta ikusleekin zuzenean konektatzen duten amaiera sendoak dituzte ezaugarri.. Azken urteetan, ospe handiko lehiaketetan parte hartu ditu, hala nola Bilboko Aste Nagusiko Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa eta Castellóko Mascletàs de la Magdalena Lehiaketan. Gainera, Alacanteko Hogueras lehiaketa ezagunean ohiko enpresa izaten da. Nazioartean duen proiekzioak Kanadako Global Fest bezalako jaialdietara eta Frantziako ospakizun garrantzitsuetara ere eraman du.
Babesleak


